Espainiako Vuelta

Rein Taaramaek irabazi du hamalaugarren etapa, ihes eginda

La Farrapona maila bereziko mendatean erabaki da lasterketa. Mikel Nieve bederatzigarren izan da 55 segundora.

2011ko irailaren 3a
18:31
Entzun

Rein Taaramae estoniarrak (Cofidis) irabazi du irabazi du Espainiako Vuelta-ko 14.etapa, ihes eginda. Lehen kilometroetan egon den ihesaldi masiboan hasi da Taaramae bere garaipena ereiten, eta bakarrik helmugaratu da azkenean. David de la Fuente (Geox) eta Juanjo Cobo helmugaratu dira ondoren.

Sailkapen orokorraren ez dago aldaketarik lehen postuan, eta beste egun batez Bradley Wigginsek (Sky) maillot gorria jantziko du, eta lidergoan geroz eta sendoago ageri da; gaur 44 segundora helmugaratu da. La Farrapona mendatean gora Joaquin Rodriguez eta Vincenzo Nibali behera etorri dira, eta denbora asko galdu dute.

La Farrapona mendatean erabaki da, espero bezala, gaurko etapa. 175 kilometro zituen gaurkoak eta aurretik bigarren mailako eta lehen mailako mendate bana igaro badituzte ere, maila bereziko azken mendatean jo du kolpea Taaramaek. Mikel Nieve bederatzigarren izan da, 55 segundora. 

Jorge Azanza eta Iñaki Isasi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak 26. kilometroan ihes egin duen taldean sartu dira, baina San Lorenzo mendatean, lehen mailakoan, gero ezin izan diote erritmoari eutsi. Haimar Zubeldiak (RadioShack) ezin izan dio tropelaren erritmoari eutsi bigarren mailako mendatean gora.

Bihar Angliru mendatean amaituko da etapa, eta Vuelta irabazteko hautagai direnek euren indarra erakusteko ordua izango dute. 142,2 kilometro izango ditu. Bosgarren aldiz amaituko da etapa hor; aurrekoetan Jose Maria Jimenezek (1999), Gilberto Simonik (2000), Roberto Herasek (2002) eta Alberto Contadorrek (2008) irabazi dute hor.

Metereologia zerbitzuek ez dute euririk iragarri biharko, baina lainotuta egongo da, eta behelainoa izan daiteke. 9 graduko espero dira mendatearen gainean.

Espainiako Vuelta irailaren 11ean amaituko da Madrilen.

Etapa:               Irabazlea:                                              Liderra:

1.-                      Leopard                                                 Jakob Fuglsang (Leopard)

2.-                      Christopher Sutton (Sky)                    Daniele Bennati (Leopard)

3.-                      Pablo Lastras (Movistar)                     Pablo Lastras (Movistar)

4.-                      Dani Moreno (Katuxa)                         Sylvain Chavanel (QuickStep)

5.-                      Joaquim Rodriguezek (Katuxa)         Sylvain Chavanel (QuickStep)

6.-                      Peter Sagan (Liquigas)                        Sylvain Chavanel (QuickStep)

7.-                      Marcel Kittel (Skil)                                Sylvain Chavanel (QuickStep)

8.-                     Joaquim Rodriguezek (Katuxa)         Joaquim Rodriguezek (Katuxa)  

9.-                     Daniel Martin (Garmin)                        Bauke Mollema (Rabobank)

10.-                  Tony Martin (HTC)                                 Christopher Froom (Sky)

11.-                   David Moncoutie (Cofidis)                   Bradley Wiggins (Sky)

12.-                   Peter Sagan (Liquigas)                        Bradley Wiggins (Sky)

13.-                   Michael Albasini (HTC)                        Bradley Wiggins (Sky)

14.-                   Rein Taaramae (Cofidis)                     Bradley Wiggins (Sky)

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.