Lau terdiko txapelketa

Retegi Bik Xalari irabazita, Saralegik egin du aurrera

Partida galduta, finalaurrekoetik kanpora geratu da Xala (22-15). Zeharka, Saralegi sartu da.

Retegi Bi, aurreko partida batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 15a
12:18
Entzun

Oñatin jokatu zen atzo final-laurdenetako ligaxkako B taldeko azken partida, eta Retegi Bi eta Xala izan ziren aurrez aurre. Lekuinekoa (Lapurdi) nagusi izan zen partidaren lehen txanpan (4-8) baina akatsak pilatzen hasi zen hortik aurrera, eta Retegi Bik ongi baliatu zituen horiek. Azkenean, 22-15 nagusitu zen Iruñeko pilotaria.

Emaitzak Ekaitza Saralegiri eman dio finalaurrekoetarako txartela. Saralegik gaur Jaun Martinez de Irujoren kontra jokatu beharko lukeen partidan jokatzeari uko egin zion, esku bateko erdko behatzean duen haustea ez baizaio erabat osatu. Hori dela eta, Retegi Biren garaipena behar zuen aurrera egiteko.

Retegi Bik ez zuen ezer jokoan, dagoeneko kanporatua baizegoen, baina hala ere garaipen batekin esan dio agur aurtengo lau t'erdiko txapelketari. Saralegirekin batera, Irujo izango da B taldetik finalaurrekoetan sartzen den beste pilotaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.