Revuelta eta Boulaid azkarrenak Donostian

2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Alberto Revuelta espainiarra —Elgoibarren bizi da— eta Kaoutar Boulaid marokoarra nagusitu ziren atzo Donostiako Klasikoan. Revueltak 47.46ko marka egin zuen hamabost kilometroko ibilbidean, eta Boulaidek 54.52koa. Euriak marka hobeak egitea eragotzi zuen. Beste horrenbeste gertatu zen herenegun Bilbon jokatutako gaueko maratoian, euriak atleten jarduna zaildu baitzuen. Tewodros Zewdu eta Meseret Terefe etiopiarrarentzat izan zen garaipena, 2.18.07 eta 2.53.36ko markarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.