arrauna

Rias Baixas Galizia, Getaria-Tolosa, Astillero eta Zumaiak jokatuko dute bihar emakumezkoen Kontxako Bandera

Lehia estua izan da gaur sailkatze proban. 11:00etan ekingo diote biharko estropadari.

2009ko irailaren 12a
19:11
Entzun
Rias Baixas Galizia, Getaria-Tolosa, Astillero eta Zumaia izango dira bihar lehian Donostian emakumezkoen Kontxako Banderan, haiek izan direlako gaur lau onenak sailkatze proban. 11 traineru aritu dira arratsaldean, hiru txandatan banatuta, eta lehia handia izan da.

11:00etan hasiko da bihar emakumezkoen estropada (ETB1). Gaurko denborak ez dituzte hartuko kontuan.

Iaz jokatu zuten emakumezkoen lehen Kontxako Bandera, eta Rias Baixas Galiziak irabazi zuen.

Gaurko sailkapena

1. Rias Baixas Galizia 11.03,68.

2. Getaria-Tolosa 11.04,08.

3. Astillero 11.09,32.

4. Zumaia 11.09,62.

5. Hondarribia 11.15,76.

6. Bizkaia 11.22,88.

7. Mecos 11.54,86.

8. A Cabana 11.55,88.

9. CN Badalona. 12.07,64.

10. Ur-kirolak 12.22,24.

11. CR Badalona 13.05,46.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.