Ricardo Valencia (Getze-Ibargoiti, Nafarroa) mendizalea hil zen atzo Dhaulagiri (8.172 metro) mendian, elur-jausi batek harrapatuta. Ezbeharra gertatu zenean, Santiago Sagasterekin (Aragoi) batera zegoen bigarren kanpamenduan (6.400 metrora), dendan atsedena hartzen, gailurrerako saioa egiteko asmoz. Sagaste (34 urte) ere hil egin zen.
Erreskate taldeak gaur istripuaren tokira abiatu dira, gorpuak berreskuratu asmoz. Baina ezin izan dute berreskuratu, gaur hantxe beste elur-jausi handi bat gertatu delako. Han geldituko da gorpua.
Valenciak 48 urte zeuzkan, eta Getze-Ibargoitin bertan bizi zen. Garraiolaria zen lanbidez. Lau zortzimilako zituen zapalduta: Cho Oyu (2001ean), Gasherbrum II.a (2003an), Makalu (2004an) eta Nanga Parbat (2005ean).
Mendia
Ricardo Valencia mendizalearen gorpua ezingo dute erreskatatu
Atzo hil zen atzo Dhaulagiri mendian, elur-jausi batek harrapatuta. Gaur beste elur-jausi handi bat izan da istripua izan zen tokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu