Riesgok bihurritua dauka belaunean

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
OSASUNA. Asier Riesgo Osasunako atezainak Atletico Madrilen kontrako partidan hartu zuen min, herenegun. Atzo egin zioten azterketa, eta lesioa ez da hasiera batean uste zen bezain larria: ez dauka hausturarik belaunean, bihurritua baino ez. Atzo ez zen taldekideekin batera entrenatu, eta medikuek ez dute jakinarazi noiz hasiko den. Andres Fernandezek ordezkatu zuen herenegun Riesgo, eta hura mintzatu zen atzo Taxoaren. «Niretzat denak berdin jarraitzen du. Lanean jarraituko dut, eta entrenatzaileak aukeratu dezala», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.