Txirrindularitza

Rigoberto Uranek kolpe handia eman dio Giroari

Omegako kolonbiarrak liderraren maillota jantzita ospatu du 42 kilometroko erlojupekoko garaipena. 37 segundora geratu da Cadel Evans (BMC) saikapen nagusian, eta 1.52ra dago Rafal Majka (Tinkoff).

Uran, gaurko etaparen une batean. L. Z., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 22a
08:05
Entzun

Etapa eta liderraren maillota. Den-dena eskuratu du Rigoberto Uranek (Omega) Italiako Giroko hamabigarren etapan, 42 kilometroko erlojupeko gogorrean. Hasi eta bukatu, kolonbiarrarenak izan dira denborarik onenak tarteko erreferentzietan, eta kolpe handia eman du azkenerako. Diego Ulissi (Lampre) izan da bigarren etapan, 1.17 minutura, eta Cadel Evans liderra (BMC) hirugarren, 1.34ra. Igotzaileetako asko ibili dira oso fin, Domenico Pozzovivo (Ag2r) tartean. Harena izan da denborarik onena 12,6. kilometroan, Urani hamabost segundo aterata. Eta 9. denborarik onena  lortu du azkenerako, Uranengandik 2.09ra. Nairo Quintana (Movistar) ibili da apalxeago, Uranekiko 2.41 minutu galduta. Sailkapen nagusian Uran dago orain buruan, 37 segundora dago Evans, 1.52ra Majka. Seigarren postuan dago orain Quintana, Uranengandik 3.29 minutura. Fossanon hasi eta Rivarolo Canavesen amaitu, Giroko hamahirugarren etapa jokatuko dute bihar, 157 kilometrokoa, eta esprinterrentzat aproposa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.