Errepide bazterrean erorita eta bizkleta alboan zuela aurkitu zuen herritar batek Roberto Ruiz korrikalari gasteiztarra. A-3212 errepidean topatu zuten, Navaridas parean (Araba). Igande eguerdian aurkitu zuten, eta berehala deitu zuten larrialdietara. Haiek heldu bitartean ahalegindu ziren hura suspertzen, baina alferrik. Ertzaintza ikertzen ari da nola hil den.
Hasieran hildakoa nor zen esan ez zuten arren, berehala zabaldu zen haren izena. La Blanca klubeko presidente izandakoa da Ruiz, eta baita hainbat maratoi erdi irabazitakoa ere. Kirolari ezaguna izanik, berehala zabaldu dira sare sozialetan harentzako agur mezuak; besteak beste, Martin Fiz korrikalariarena.
Día triste para atletismo Alaves, fallece Roberto Ruiz Balza. DEP. Compungido . Pésame familia y al @club_la_blanca@RUNNINGFIZ@runners_es
— martin (@maratonfiz) 2017(e)ko abuztuak 13