TENISA

Roland Garroseko finala, Ostapenko-Halep

Letoniarrak Timea Bacsinszky suitzarra kanporatu du (7-6, 3-6 eta 6-3), eta errumaniarrak Karolina Pliskova txekiarra (6-4, 3-6 eta 6-3).

Jelena Ostapenko.
2017ko ekainaren 8a
20:11
Entzun

Ostapenko inoiz zen horren urruti iritsi gran-slam torneo batean, baina Parisen mugarriz mugarri dabil. 34 urte pasatu dira zerrendaburu ez den emakumezko tenislari batek Parisko lur harrotuan finalera iritsi zen azken alditik. Halepek, berriz, Ostapenkok baino garaipen zerrenda hobea du, baina ez du inoiz irabazi torneo handi bat. 2015ean txapeldunorde izan zen Roland Garrosen, eta beraz, orduko arantza atera nahiko du. Parisen irabaziz gero, gainera, WTAko lehena izango da. Larunbatean jokatuko dute finala.

Gizonezkoen finala, berriz, bihar geratuko da zehaztuta, bi finalerdiak jokatuko baitituzte. Rafa Nadal balearra eta Dominic Thiem austriarra ariko dira batean, eta Andy Murray eskoziarra eta Stan Wawrinka suitzarra bestean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.