Romain Sicardek (Hazparne, Lapurdi; 1988) irabazi du gaur Mendrision (Suitza) Munduko Txirrindularitza Txapelketako 23 urtez azpiko gizonezkoen errepideko proba. 179,4 kilometroko lasterketa izan da. Bigarren postuan Carlos Alberto Betancur sailkatu da eta hirugarren Egor Silin.
Guderzo garaile elite mailako emakumezkoen errepide proban
Munduko Txirrindularitza Txapelketako elite mailako emakumezkoen errepideko proban, berriz, Tatiana Guderzo gailendu da gaur Mendrision. Bigarren, Marianne Vos helmugaratu da eta Noemi Cantele hirugarren. Ane Santesteban (Errenteria, Gipuzkoa; 1990) eta Eneritz Iturriagaetxebarriak (Abadiño, Bizkaia; 1980) ez dute 124,2 kilometroko proba amaitzerik izan.
Emakumezkoen errepideko probako gaurko sailkapena
1. Tatiana Guderzo 3.33.25
2. Marianne Voss 19 segundora
3. Noemi Cantele d.b.
4. Kristin Armstrong d.b.
5. Diana Ziliute 1.07ra
6. Judit Ardnt d.b.
7. Erinne Willock d.b.
8. Nicole Brandli d.b.
9. Grace Verbeke d.b.
10. Catherine Cheatley d.b.
txirrindularitza
Romain Sicard garaile Munduko Txapelketako 23 urtez azpiko gizonezkoen errepideko proban
Hazpandarrak Betancur eta Silini aurre hartu die. Elite mailako emakumezkoen errepide proba, berriz, Tatiana Guderzok irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu