PARALINPIAR JOKOAK

Romarate zazpigarren izan da bizkar estiloko 100 metroko finalean

Lisenkov irabazlearengandik 6.58ra sartu da.

Berria.info
2012ko irailaren 4a
19:07
Entzun

Ander Romarate (Eibar, 1994) zazpigarren geratu da Londresko Paralinpiar Jokoetako bizkar estiloko 100 metroko finalean, gaur arratsaldean. Konstantin Lisenkovek irabazi du; Romarate 6.58 segundora sartu da.

Sailkapena

1. Konstantin Lisenkov (Errusia). 1:05.43. 
2. Denis Tarasov (Errusia). 1.50era.
3. Oliver Hynd (Britainia Handia). 2.92ra.
4. Thomas Young (Britainia Handia). 3.48ra.
5. Sean Fraser (Britainia Handia). 4.24ra.
6. Niels Korfitz Mortensen (Danimarka). 5.20ra.
7. Ander Romarate (Espainia). 6.58ra
8. Mikkel Asmussen (Danimarka). 7.01era.

Romarateren proba kutuna da bizkar estiloko 100 metrokoa; munduko seigarren izandakoa da. 

Aitor Garciak (Bilbo, 1981) galdu egin zuen atzo sailkatze faseko azken partida Espainiako gurpil aulkiko saskibaloi selekzioarekin. Aurkari zaila izan zuten: AEBak; 63-55 bukatu zen partida, estatubatuarren alde. Bost partidatik hiru irabazi ditu Espainiak, eta A taldeko laugarrena da. Bihar hasiko dira kanporaketak jokatzen (20:00). Kanadako selekzioa izango dute aurrez aurre. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.