Romario de Souza Faria brasildar jokalariak gaur iragarri du futbola utzi duela, "behin betiko". 42 urte ditu. "Ahal dudana egin dut beti, baina dagoeneko ezin dut gehiago", esan du aurrelariak. Futbolari profesional izan denean 1.002 gol sartu ditu -iazko maiatzean egin zuen milagarrena-, eta haietako 900 golen DVDa zeukan Romariok gaur, prentsaurrekoan.
1994an Brasilekin Munduko Txapelketa irabazi zuen, Ameriketako Estatu Batuetan. Besteak beste, Vasco Gama, Flamengo, Fluminense, Bartzelona eta PSVn jokatu izan du.
Futbola
Romariok futbola utzi du
42 urte ditu, eta 1.002 gol sartu ditu futbolari profesional gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu