1 Formula

Rosbergek irabazi du Austriako Sari Nagusia

Lewis Hamilton geratu da bigarren tokian, eta Valtteri Bottas hirugarren.

Nico Rosberg alemaniarrak irabazi du Austriako Sari Nagusia. HANS KLAUS TECHT / EFE
2014ko ekainaren 22a
17:16
Entzun

Mercedesentzat izan dira gaurkoan Austriako Sari Nagusiko lehen bi postuan.

Nico Rosberg alemaniarrak 27. itzulian aurrea hartu die lehiakideei, eta lehen postuari eustean lortu du, nahiz eta horretarako azken itzulietan Lewis Hamilton taldekidearen erasoei aurre egin behar izan dien. Ondorioz, bigarren postuarekin konformatu behar izan du Hamiltonek.

Williamseko Valtteri Bottasentzat ere egun handia izan da gaurkoa, izan ere lehen aldiz igo da 1 Formulako podiora, nahiz eta hirugarren tokian geratu den.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.