MOTOZIKLISMOA

Rossi eta Pedrosa garaipen bila

Oker handirik ezean, MotoGP eta 250 ccko txapeldun izango dira Australian bertan

Erredakzioa
Donostia
2004ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Valentino Rossik MotoGP kategorian, eta Daniel Pedrosak 250 cctan; biek hala biek bihar goizaldean eskura dezakete Munduko Txapeldun titulua, bakoitzak bere kategorian.

Italiarrarentzat jarraian irabazten duen laugarren titulua izango da, eta espainiarrak, berriz, bere kategoriako lehena. Lan zaila izango du Rossik, bigarren geratzea ezinbestekoa izango baitu horretarako. Dena dela, bere garaipen gosea eta kalitatea kontuan hartuta, ez du inor harrituko lortzen badu. Sete Gibernau du atzetik sailkapenean, eta lehen entrenamendu saioetan lan ona egin bazuen ere, Rossi nagusi izan zen. Eguraldi euritsua izan zuten, gainera, eta horrek Yamahako gidariari egin zion mesede.Pedrosak are errazagoa du Munduko Txapelketa eskuratzea, bi puntu eskas nahikoak izango baititu. Sebastian Porto Apriliako gidaria du atzean, baina atzerapen handitxoa du, bihar goizean ez bada, hurrengo sari nagusian txapelari eusteko.125 ccko kategorian Andrea Doviziosok aspaldi lortu zuen titulua bereganatzea, baina bigarren posturako lehia bizia izango dute Locatelik eta Barberak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.