Txirrindularitza

Royk irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa

2009ko martxoaren 12a
16:08
Entzun
Jeremy Roy (La Francaise des Jeux) izan da gaur Paris-Nizako bosgarren etapako irabazlea (Annonay- Vallon Pont d'Arc, 204 kilometro), eta Sylvain Chavanelek (Quick Step) eutsi egin dio lidergoari.

Thomas Voeckler (Bouygues) eta Tony Martinekin (Columbia) ihesean egon da Roy, eta helmugarako zazpi kilometrora falta zirela alde egitea lortu du. Voeckler iritsi da bigarren, Martin hirugarren. Faboritoen tropela, 2.33ra.

Bihar izango da seigarren etapa: Saint Paul Trois Châteaux-La Montagne de Lure, 182,5 kilometrokoa. Ibilbide menditsua edukiko du. Igandean bukatuko da Paris-Niza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.