Patxi Ruiz ariko da Pablo Berasaluzeren ordez larunbatean Zallako Mimetiz pilotalekuan jokatuko den lau t'erdiko Nitro torneoko finalerdian. Berrizkoak ebaki handia egin zuen eskuan iragan asteartean Logroñon jokaturiko partidan, eta ez da garaiz sendatu. Irujok eta Barriolak egun berean jokatuko dute beste finalerdia. Lau t'erdiko txapelketa urriaren 15eko asteburuan hasiko da, eta torneoa proba ona izan daiteke.
Bestalde, Bengoetxea IV.ak eta Ruizek sanmateoetako torneoko finala irabazi zuten herenegun, Irujoren eta Pascualen kontra (22-20). Udan elkarrekin irabazitako hirugarren torneoa izan da, sanferminetakoaren eta Iruñekoaren ondoren. Aurrelariak, horiez gain, Donostiakoa ere irabazi du.
Ruizek ordezkatuko du Berasaluze VIII.a lau t'erdiko Nitro torneoan
Lizarrakoak eta Bengoetxea VI.ak udako hirugarren torneoa irabazi zuten herenegun, Logroñon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu