Futbola

Ruper osatu da sei hilabetez min hartuta egon ostean

Azaroaren 3an hartu zuen min, entrenamendu batean ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuenean.

2011ko apirilaren 28a
14:46
Entzun

Roberto Lopez Ruper Osaunako jokalariak senda-agiria jaso du gaur. Azaroaren 3tik egon da min hartuta, entrenamendu batean ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuenetik. Orduko horretan denboraldi osoa galduko zuela uste zen, baina bost jardunaldi falta direnean entrenatzailearen esanetara da berriro.

Hala ere, zaila izango du jokatzea. Izan ere, orain dela aste batzuk hasi zen entrenatzen eta jokatzeko erritmoa falta du. Gainera, Osasuna jaitsiera postuetan sartu da azken jardunaldian, eta Jose Luis Mendilibarrek ziurrenik denboraldi honetan eskarmentu gehiago izan duten jokalarien alde egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.