Ez dute Osasunako presidentea aukeratzeko hauteskunderik egingo. Javier Zabaletak uko egin dio hautagai izateari, eta, beraz, Luis Sabalza da hautagai bakarra. Osasunak jakinarazi duenez, bihartik aurrera bi egun egongo dira hautagaitza horren aurka helegitea aurkezteko.
Asteartean hauteskunde batzordeak bilera egingo du, balizko helegiteak aztertu eta behin betiko izendapena egiteko.