Txirrindularitza

Sagan izan da azkarrena Tourreko hamahirugarrenean

Esprintean erabaki da etapa eta Peter Sagan (Bora) izan da bizkorrena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon.

Peter Sagan. YOAN VALAT, EFE
2018ko uztailaren 20a
09:43
Entzun

Esprinterren taldeak ez daude barkatzeko. Alpeen osteko etapa lauean Peter Saganen Borak, Alexander Kristoffen UAEk eta Arnaud Demareren FDJk ez diote ihesaldiari aukera izpirik utzi. Helmugatik kilometrora batera Philippe Gilbert (Quick Step) ahalegindu da, baina luze egin zaio. Azken esprinta estua izan da, eta elastiko berdea daraman Sagan izan da azkarrena. Kristoff eta Demare izan ditu atzetik.

Etapa hasieran sortu den ihesaldiak ez du tarte handirik zabaltzerik lortu. Gehienez ere hiru minutu. Thomas De Gent (Lotto-Soudal), Tom Scully (Education First), Michael Schar (BMC) eta Dimitri Claeys (Cofidis) izan dira lau ausartak. Schar izan da gehien iraun duena, baina tropelak helmugatik sei kilometrora irentsi du.

Etapa lasaia izan da sailkapen nagusiko txirrindularientzat. Sailkapeneko aurreneko postuetan ez da aldaketarik egon, beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.