Sagardoaren Txapelketako lehen finalerdia, gaur
ERREMONTEA. II. Sagardoaren Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da, gaur, Hernaniko Galarreta pilotalekuan (16:00). Oñatz eta San Migel, Zeberio II.a eta Zubizarretaren aurka ariko dira. Neurketako irabazlea martxoaren 31n jokatuko den finalerako sailkatuko da. Txapelketako bigarren finalerdia, datorren asteazkenean jokatuko da, Galarretan bertan. Juaristik eta Olazarrek, Etxeberria IV.aren eta Etxeberria III.aren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida hori gaur jokatzekoa zen, baina Juaristik gainkarga du besoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu