Saies, munduko txapeldun taldekakoan
PIRAGUISMOA. Ekaitz Saies donostiarrak urrezko domina irabazi zuen herenegun Szegeden (Hungaria), Munduko Txapelketako taldekako K-1 proban. Saiesek Saul Craviotto, Carlos Perez Rial eta Pablo Andres izan zituen taldekide. Emaitza horrekin, Saiesek gertuago du 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan aritzeko txartela. Aurki jakingo du aukeratua den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu