BELA

Sailkapenean hiru postu jaitsi dira Martinez eta Fernandez

Gaizki hasi dute eguna piraguistek eta okerrerantz egin dute bigarren estropadan. 49er mailako 5. eta 6. estropadak egin dituzte gaur eta, onenetatik urrun bukatu dute bietan —14. eta 18. helmugaratu dira, hurrenez hurren—. Lehiaketa ez doa ondo gipuzkoarrentzat.

2012ko abuztuaren 1a
09:56
Entzun

Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek lana hobetzeko aukera dute egunak aurrera egin ahala, baina ez doaz bide onetik. Eguna sailkapenean zortzigarren zirela hasi dute eta, bi lasterketak eginda, atzera egin dute 11. posturaino.

Bosgarren lasterketan 14. izan dira eta seigarrenean, 18. postuan helmugaratu dira. Ondorengo lasterketetan oso fin ibili beharko dira sailkapenean gora egin nahi izatekotan. 

Nathan Outtridge eta Ian Jense australiarrak lider jarraitzen dute gaurko estropadetan bigarren eta lehenengo postuak eskuratuta. Guztira, 9 lasterketa dituzte finalaren aurretik. Sailkapen orokorreko hamar lehenengoak dominak lortzeko borrokara igaroko dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.