Sainz eta Coma nagusi laugarren etapan
RALLYAK. Carlos Sainzek (Volkswagen) irabazi zuen autoetan atzo Dakarreko laugarren etapa, eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du. Bigarren postuan Nasser Al Attiya (VW) du, 4.22 segundora. Motoetan, berriz, Marc Coma (KTM) iritsi zen lehenengo, eta sailkapen nagusiko lider bihurtu da. Atzetik du Cyril Despres (KTM); bi segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu