52 minutu eta 20 segundo behar izan ditu Salvodellik Giroko azkenaurreko etapa eta azken erlojupekoa osatzeko; hau da, Bardolino eta Verona arteko 43 kilometroak betetzeko. Etapa, beraz, Salvodellirentzat izan da, baina Giroa, ezer arrarorik gertatu ezean Danilo di Lucak eskuratuko du bihar. Zortzigarren izan da liderra gaurko proban, eta sailkapen nagusian bigarren eta hirugarren diren Schleck eta Mazzoleni bera baino hobeto ibili diren arren, aurretik zuen abantaila nahikoa izan du lehen lekuari eusteko.
Salvodellik ez ezik, Eddy Mazzolenik ere erlojupeko ikusgarria egin du. Horri esker, podiumean izango da bihar Milanen, Simoniri lekua kenduta.
Gaurko etapa:
1. Salvodelli: 52:20.
2. Mazzoleni: 36 segundora.
3. Zabriskie: 38ra.
4. Bodrogi:1:08ra.
5.Bruseghin: 1:16ra.
6.Schleck:1:28ra.
7. Nibali:1:44ra.
8. Di Luca:1:57ra.
9. Ignatiev:2:01era.
10. Pellizotti:2:02ra.
Sailkapen nagusia:
1. Danilo di Luca:
2. Andy Schleck: 1.55ra.
3. Eddy Mazzolenhi: 2:25era.
4. Gilberto Simoni:3:15era.
5. Damiano Cunego:3:49ra.
Giroa
Salvodellik irabazi du erlojupekoa, eta Di Lucak Giroa
Mazzoleni bigarren izan da gaurko proban, eta horri esker hirugarren sailkatu da eta podiumera igoko da bihar. Ezer arrarorik ezean, Danilo di Luca izango da bihar Giroko garaile Milango helmugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu