TXIRRINDULARITZA

Samina nagusi Euskaltelen, Tourrera abiatu aurretik

Rufino Murgia taldeko masajistaren heriotzak eragindako tristurak estali du Euskaltelek Tourrera emango duen taldearen aurkezpena. 

2013ko ekainaren 24a
16:34
Entzun

Euskaltel-Euskadik gaur aurkeztu du Frantziako Tourrera eramango duen taldea. Igor Anton, Mikel Nieve, Izagirre anaiak, Mikel Astarloza, Juanjo Oroz, Ruben Perez, Romain Sicard eta Juanjo Lobato ariko dira hilaren 29tik uztailaren 21era. Saminaz betetako aurkezpena izan da. Izan ere, herenegun gauean hil zen Rufino Murgia taldeko masajista. Murgiak istripua izan zuen ostegunean taldeko autobusarekin. Hari garaipen bat eskaini diote Euskaltel-Euskadiko kideek Frantziako Tourrean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.