BERRIA egunkariak Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariari egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar. Hona hemen txirrindulariak esandako batzuk:
"Txirrindularitza gustatzen zaion edonork bertatik bertara bizi behar luke Belgikako eta Herbehereetako pasioa. Lehen mailako futbol jokalari baten parekoa da han txirrindularia".
"Donostiako Klasikoa gehien gustatzen zaizkidan lasterketetako bat da, eta etxean ariko gara gainera, zaleen aurrean".
"Oso aurrekontu txikiarekin Tour zoragarria egin dugu. Eta hori kontuan eduki behar dute denek".