Euskaltel-Euskadik jakinarazi berri du. Samuel Sanchez espainiarrak beste bi urtez, Euskal Herriko taldean jarraituko du. Gaur goizean lortu dute akordioa. Txirrindulari taldearen arabera, talde asko interesatuta izan dituen arren, mailot laranja jantziko du hurrengo bi denboraldietan ere.
Samuel Sanchezek esan du Euskaltel-Euskadi izan dela "bere bizitza osoko taldea". Eta gehitu du, inoiz ez duela "bere burua beste mailot batekin irudikatu, nahiz eta eskaintza oso onak izan". Aukeren artean, "niretzat onena dena aukeratu dut".
Igor Gonzalez de Galdeanok ez du zalantzarik egin. Samuel Sanchez izango da "txirrindulari proiektu honen bandera ontzia".
Samuel Sanchezek 2000. urtean egin zuen debuta Euskaltel-Euskadin profesional gisa. Palmasera garaipen eta postu onez du betea, Txinako joko olinpiarretan urrezko domina lortu zuen, Espainiako Vueltan hirugarren izan zen 2007an, bigarren 2009an. Aurtengo Frantziako Tourrean berriz, laugarren izan da.
Txirrindularitza
Samuel Sanchezek Euskaltel-Euskadin jarraituko du beste bi denboraldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu