txirrindularitza

Samuel Sanchezek irabazi du Dauphineko zazpigarren etapa

Esprintean irabazi du Euskaltelekoak, Fuglsangi aurrea hartuta.

2013ko ekainaren 8a
16:23
Entzun

Hamahiru kilometroren falta zirenean helmugara iristeko egin du ihes Sanchezek, Jakob Fuglsang (Astana) suitzarrarekin batera. Biak nor baino nor gehiago aritu dira esprintean Superdevoluy-ko helmugan, eta Euskaltelekoak irabazi du.

Hamabost segundora Richie Porte (Sky) australiarra iritsi da, eta horren atetik karrerako faboritoak: Froome, Contador eta Purito Rodriguez, beste batzuen artean.

Gaurko etapan txirrindulariek Alpe D'Huez igo dute, baina helmugarako 137 kilometro falta zirenean. Etapa hasieran txirrindulari talde batek egin du ihes, tartean, Izagirrek (Euskaltel), baina kilometroak aurrera egin ahala Skyk atzean erritmoa areagotu du eta harrapatu egin dituzte.

Bihar azken etapa jokatuko da. Sanchez 12. da sailkapenean 3 minutu eta 45 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.