Txirrindularitza/Espainiako Vuelta

Samuel Sanchezek irabazi du erlojupekoa

Horrenbestez, podiumean izango da Euskaltel-Euskadiko txirrindularia. Mentxovek eutsi dio lidergoari, eta bihar okerrik ezean, berak irabaziko du aurtengo Vuelta.

2007ko irailaren 22a
18:01
Entzun
Erlojupeko bikaina egin du Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, eta, ondorioz, hirugarren etapa garaipena eskuratu du aurtengo Vueltan. Horrez gain, bihar podiumean izatea lortu du, Cadel Evans australiarrari hirugarren lekua kenduta.

22 minutu eta 23 segundo behar izan ditu Sanchezek Villalba-Villalba 20 kilometroko erlojupekoa egiteko. Sailkapen nagusian lehena den Denis izan da erlojupekoan bigarren, 12 segundora, eta, horrenbestez, sendo eutsi dio lidergoari. Oker handirik ezean, aurtengo Vueltaren irabazle izango da bihar Madrilgo podiumean.

Gaurko etapa irabazteko faborito zen Cadel Evans australiarrak, berriz, seigarren izan da gaurko erlojupekoan (19 segundora), eta, gainera, podiumetik kanpora geratu da. Atzo arte bigarren zen Evans sailkapen nagusian, baina atzo CSC taldeko txirrindulariak aurrea hartu zion eta hirugarren lekuan sailkatuta abiatu da gaur. Sanchezek erlojupeko bikaina egin ondoren, atzean utzi du, eta laugarren geratu da sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.