Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabazi du Kataluniako Voltako seigarren etapa —Sant Fruitos de Bages-Badalona, 169 kilometro—. Horixe izan da taldeak denboraldi honetan lortu zuen lehen garaipena.
Azkeneko kilometroan ihes egin du Sanchezek, eta bi segundoko aldearekin heldu da. Allan Davis sartu da bigarren, Julien Simon hirugarren.
Michael Albasinik (Greenedge) lider jarraitzen du. Sanchez dago bigarren orain, 1.30era. Hirugarren, Jurgen Van den Broeck, 1.32ra.
Etapa 38 minutuan geratuta egon da, Mosso d'Esquadra batek motoan istripua izan ostean. Zauritu egin da moto gidaria.
Bihar bukatuko da Volta, Badalona-Bartzelona saioarekin —120 kilometro—.