Txirrindularitza

Samuel Sanchezek irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia

Euskalteleko txirrindularia indartsuena izan da Puyko igoeran, eta segundo batzuen aldearekin helmugaratu da Lizarran.

2011ko apirilaren 2a
18:12
Entzun

Samuel Sanchezek Euskaltel-Euskadi taldearen denboraldi honetako lehen garaipena eskuratu du gaur Lizarran (Nafarroa), Miguel Indurain Sari Nagusian. 179 kilometroko ibilbidea zuen, eta garailea Puyko igoeran erabaki da. 950 metroko hirugarren mailako mendatea da Puykoa, eta hor Sanchez izan da indartsuena.

Bi segundo aterako dizkio txirrindulari espainiarrak Alexandr Kolobnev-i (Katusha) eta zazpi, Fabian Wegmann-i (Leopard).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.