San Antoniok ez du zorterik izan zozketan

Iruñeko taldeak Ciudad Realen aurka jokatuko du Espainiako Kopako final-laurdenetan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Zoria ez du lagun izan San Antoniok Espainiako Kopan. Final-laurdenetan Ciudad Realen kontra lehiatzea suertatu zaie, Bartzelonarekin batera zozketako talderik gogorrena.

Kopan lan ona egiteko itxaropena zuten iruindarrek, baina aurkariaren berri izatean atsekabeturik gelditu dira, asko zaildu zaielako final-erdietarako bidea. Juanito Apezetxea entrenatzailea etsita agertu zen atzo parekatzea jakin zuenean: «Nire ustez Europako talde hoberenari buruz ari gara hitz egiten. Bere atezainak, defentsak eta kontraerasoak hiltzaileak dira, baita pibotearen jokoa ere; ezustean harrapatu nahi baditugu, zerbait asmatu beharko dugu».

Beste parekatzeak Bartzelona-Ademar Leon, Octavio-Valladolid eta Granollers-CAI Aragoi izan dira.

Itxakok irabazi egin du ligan

Bestalde, ABF ligan nagusitasunez irabazi zuen Itxakok Vicar Goyaren aurka, 32-16. Hasieratik nagusitu ziren nafarrak, eta atsedenaldirako errenta garbia zuten. Etzi, Txapeldunen ligan aurrera egiteko partida garrantzitsua izango dute Oltchim Valcearen aurka, 19:00etan, Lizarran. Bigarren ligaxkako lehenengo garaipenaren bila aterako dira euskaldunak, aurreneko jardunaldian Krim Mercatorren kontra 30-26 galdu ostean. Itxako azken postuan dago egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.