Tremblay Frantziako taldearen aurka jokatuko du Amaya Sport San Antoniok Errekopako finalerdietan, Vienako gaurko zozketak erabaki duenez. Iruñeko klubeko ordezkariek esan dute gustura daudela, Gummersbach (Alemania) saihestu nahi zutelako —iaz hura izan zen San Antonio txapelketa berean kanporatu zuena—.
Iruñean izango da finalerdietako lehen partida, apirilaren 23an edo 24an. Itzulikoa apirilaren 30ean edo maiatzaren 1ean.
Beste kanporaketa: Gummersbach-Vardar Skopje-ren (Mazedonia).
2000 eta 2004. urteetan Errekopa irabazi zuen San Antoniok.
Aste honetan Espainiako Kopan
Aste honetan Espainiako Kopan ariko da San Antonio, Vigon (Galizia). Bihar Ciudad Realen aurka jokatuko du final-laurdenetako partida (21:00). Ez da norgehiagoka erraza izanen nafarrentzat. Ligan, hala ere, Ciudad Real mendean hartu berri du Iruñeko taldeak.