Euskadiko Traineru Txapelketa

San Juanek hautsi du berdintasuna

Pasaitarrek irabazi dute emakumezkoetan Euskadiko Traineru Txapelketa. Laugarren garaipena jarraian dute.

San Juaneko arraunlariak, garaipena ospatzen. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
Oihan Vitoria.
2014ko uztailaren 31
18:29
Entzun

Hasiera ezin hobea eman dio emakumezkoen estropadak Lekeition (Bizkaia) jokatzen ari diren Euskadiko Traineru Txapelketari. Emoziorik ez da falta izan. Ontziak erritmo bizian aritu dira, eta lehia estua izan dute hasieratik bukaerara.

Eta San Juanek eraman du saria, 11 minutu eta hiru segundoko denbora eginda. Hibaika geratu da bigarren, bi segundo pasatxora. Indartsu hasi bada ere, Zumaiako ontzia pixka bat atzerago sartu da, bost segundo ingurura. Gaurkoarekin laugarren estropada garaipena dute jarraian pasaitarrek. Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi zuten.

Bi ontzi faborito

2008an hasi ziren jokatzen emakumezkoetan Euskadiko Traineru Txapelketa, eta orduz geroztik ez da bi ontziren artean aurten bezalako berdintasunik egon: San Juan edo Hibaika, Hibaika edo San Juan. Bi horiek ziren faborito estropadaren aurretik, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Ez dute hutsik egin: San Juan izan da azkarrena.

Sailkapena:

1. San Juan 11:03
2. Hibaika 2.22ra
3. Zumaia 5.23ra
4. Getaria-Zarautz 47.58ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.