Lehen kaletik lehiatu da Pasai Donibane, bigarrenetik Zumaia, hirugarrenetik Orio eta laugarrenetik Hibaika. Hasiera-hasieratik hartu die aurre gainerako traineruei San Juanek, eta amaieraraino izan da estropadaren buruan. Hala ere, gertu izan ditu amaieran Hibaika eta Zumaia, eta, beraz, datorren asteko estropadan erabakiko da nork eramango duen herrira Kontxako Bandera.
Honakoak izan dira denborak:
1. San Juan: 10:36:80
2. Hibaika: +1.32ra
3. Zumaia: +4,48ra
4. Orio: +16,72ra
Hibaikak, Zumaiak, Oriok eta San Juanek kendu zieten lekua galiziarrei, uretako lehian nagusituta. Beste datu honek ere ematen dio kutsu historikoa: aurreko urteetan ez bezala, faboritoa ez da bakarra edo ez dira bi; gehiago dira. Hiru bai gutxienez, eta hirukote hori Hibaikak, Zumaiak eta San Juanek osatzen dute.