arrauna

San Juanentzat izan da Zarauzko Bandera ere

Pasai Donibanekoek larunbatean lortu zuten matematikoki Euskotren Liga irabaztea.

San Juango arraunlariak, liga garaipena ospatzen. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 21a
08:04
Entzun

Ez zuten nahikoa Euskotren Ligarekin, eta Zarauzko Bandera ere Pasai Donibaneko traineruarentzat izan da. San Juanek 11:14.22ko denboran osatu zuen igandean bigarren eguneko estropada, eta azken bandera lortu. Hibaika sei segundora helmugaratu zen, eta Orio, 27ra. Arraun Lagunak 37 segundo geroago iritsi zen.

Bezperan, San Juanek ondo bideratuta utzi zuen Zarauzko Bandera irabazteko aukera. Ia hamar segundoren aldearekin irabazi zion Hibaikari, eta erabakita utzi zuen liga. Azkenean, Euskotren Liga 31 puntu pilatuta amaitu dute Pasai Donibanekoek, eta 25ekin Hibaikak.

San Juanek laugarrenez segidan irabazi du Euskotren liga.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.