Arrauna

San Juango emakume arraunlariek ez dute taldean jarraituko

Zuzendaritzaren lana aintzat hartu arren, Koxtapekoek azaldu dute "bizikidetza arazo larriak" izan dituztela arraunlarien eta zuzendaritzako zenbait kideren artean.

Koxtapeko arraunlarien batela, artxiboko irudian. JUAN CARLOS RUIZ/FOKU.
2018ko azaroaren 14a
07:38
Entzun

Arraun taldearen "bukaera triste eta mingarria" azaltzeko asmoz egin dituzte azken egunoetako adierazpenak San Juango emakume arraunlariek, eta gaur ohar bidez baieztatu dutenez, ez dute taldean jarraituko: "Erabakia finkoa eta itzulezina da". Komunikazio arazoak, gaizki ulertuak eta errespetu falta aipatu dituzte aurtengo egoeraz aritzean: "Ondorioak agerikoak izan dira: talde bezala inoiz baino gehiago elkartu gara, baina indibidualki ahuldu egin gaitu, eta kasu batzuetan, osasuna kaltetua atera da: antsietatea, beldurra...".

Argitu dute jarrera horiek ez dizkietela zuzendaritzako kide guztiei egozten, baina gainerakoek ere, "kasu gehienetan", ez dutela "esku hartu" azaldu dute. "Gatazkaren parte bezala ez dugu jakin arazoa konpontzen. Arraunlarien eta zuzendaritza taldearen arteko sinbiosia gehiegi okertu da eta askotan, mugak gainditu dira. Hortaz, San Juanen goi mailan arraun egiteari uko egiten diogu".

Atzo, Koxtapeko zuzendaritzak salatu zuen "gezur eta sasi-egiak" zabaldu dituztela arraunlariek, eta ezohiko batzarra deitu ondoren, bazkideen esku utzi zuten zuzendaritzaren etorkizuna.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.