futbola

San Mames berriak "erabilpen publikoa" izateko, Bilboko Udalak kiroldegia egitea proposatu du

1.500 lagun sartuko lirateke, bi mila metro kuadro inguru beharko lituzke azpiegiturak eta bi milioi euroko inbertsioa. Hala, Jaurlaritzaren baldintza beteko lukeela uste du.

2009ko urriaren 28a
14:54
Entzun
Eusko Jaurlaritzak San Mames berrirako diru laguntza emateko baldintza gisa estadioak "erabilpen publikoa" izatea jarri duela-eta, Bilboko Udalak proposatu du han kiroldegia eegitea. Hala esan dute gaur Julia Madrazo Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailetako buruak, Jon Sustatxa Enplegu, Gaztedia eta Kirola sailetakoak, eta Fernando Zubizarreta Bilbao Kirolak udal elkargoko zuzendariak.

"Bilbon dagoen kirol beharra beteko" luke San Mames berriko kiroldegiak. 1.500 lagun sartuko lirateke gehienez, Zubizarretak adierazi duenez.

Madrazoren arabera, "teknikoki bideragarria" da, estadioan balegokeelako "tokia". Bi mila edo 2.500 metro kuadro beharko lituzke azpiegiturak eta bi milioi euroko inbertsioa luke.

Urteko egun denetan legoke zabalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.