ARKITEKTURA

San Mames, munduko kirol eraikinik onena

Bilboko estadioa saritu dute Singapurren, Munduko Arkitektura Jaialdian.

San Mames estadioaren barnealdea. LUIS TEJIDO / EFE
2015eko azaroaren 5a
18:01
Entzun

Amaituta dauden kirol eraikinen artean aukeratu dute San Mames. Finalisten artean, Dubaiko Al Ain, Zaha Hadid arkitektoaren London Aquatics Centre, edota Sotxiko estadio olinpikoa zeuden.

60 herrialdetako 2.000 arkitekto inguru bildu dira Singapurren. Guztira, 10 estadio izan dira azken bozketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.