Koteto Ezkurrak San Miguel izango du berriro ere aurrez aurre gaurkoan, Galarretan (Hernani). Joan den ostegunean jasotako porrota ahaztu —40-16 galdu zuen— eta beste garaipen bat eskuratzea du helburu aurrelari nafarrak. Ezkurra Ionekin batera ariko da eta San Miguelek, berriz, Juaristi izango du atzelari lanetan.
Lau bikote, bi txartel
Oriamendi Promozio Txapelketak ere bi norgehiagoka izango ditu gaur. Final-laurdenetako bi partida jokatuko dira. Batetik, Oñatz-Zubiri eta Otaegi-Barrenetxea IV.a. Joan den denboralditik hona gorakadarik handiena izan duten hiru erremontista daude tartean. Horiekin batera, aurtengo sasoian debuta egin duen Otaegi, eta azkenaldian kantxan itxura ona utzi duen erremontista.
Bigarren final-laurdena, Etxeberria IV.a-Saldias eta Endika-Aizpuru III.ak jokatuko dute. Aurrelarien arteko lehia bizia espero da. Aurrez aurre maila onean dabiltzan bi aurrelari arituko dira, tantoak ondo amaitzen dituzten horietakoak.
San Miguel eta Ezkurraren arteko beste lehia bat gaur, Galarretan
Onenen artean aritzeko aukera ere jokoan egongo da Oriamendi Promozio Txapelketako bi final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu