San Miguel ligako datuak

2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

TALDE KOPURUA

Hamabi. Aurten ere hamabi talde ariko dira San Miguel ligan: Castro, San Pedro, Hondarribia, Orio, Pedreña, Urdaibai, Kaiku, Camargo, Tiran, Zumaia, Astillero eta San Juan.

ESTROPADA KOPURUA

22. Gaur hasi eta irailaren 18a bitartean jokatuko da San Miguel liga, eta 22 estropada jokatuko dituzte (gaurkoa ez da izango puntuagarria).

HARROBIKO ARRAUNLARI GEHIEN

Zumaia. 21 arraunlarietatik 18 ditu harrobikoak. Aurten sartu dute arraunlariak bereizteko ezaugarri hori.

HASIERATIK TKE-N

Bost talde. 2003an ekin zitzaion TKE ligari, eta bost klub urtero egon dira lehiaketa onenean: Castro, Hondarribia, Orio, Pedreña eta Urdaibai.

LIGAKO GARAILEAK

Lau talde. Orain arteko zortzi aldietan lau garaile izan ditu TKE ligak: Astillero, Castro, Hondarribia eta Urdaibai. Urdaibaik lautan irabazi du (2004an, 2007an,2008an eta 2010ean), Astillerok bitan (2003an eta 2005ean), eta Hondarribiak (2006an) eta Castrok, behin (2009an).

GARAIPEN GEHIEN

33. Urdaibai da nagusi alor horretan, 33 estropada irabazi baititu liga sortu zenetik. Atzetik: Castro (31), Astillero (28), Orio (19) eta Hondarribia (16).

URTE BAKARREKO GARAIPEN KOPURUA

Hamahiru. Castrok du marka. 2009an jarri zuen. Hamahiru bandera irabazi zituen, hamazazpi estropadatan.

URTE GUTXIEN LIGAN

Camargo. Aurtengo hamabi klubetatik, Camargok darama denbora gutxien TKE Ligan, debutaren urtea baitu hau. San Pedro dator hurrena; laugarren denboraldia du.

ARRAUNLARIRIK BETERANOENA

Manuel Gutierrez. Camargon dago arraunlaririk beteranoena: Manuel Gutierrez. 51 urte beteko ditu uztailaren 18an, eta 1973tik ari da arraunean, ordutik inoiz utzi gabe.

ARRAUNLARIRIK GAZTEENA

Ismael Montes eta Miguel Navarro. Astilleron ariko da Montes galiziarra aurten, eta 19 urte bete zituen maiatzaren 25ean. Miguel Navarro Pedreñan ariko da, eta ekainaren 12an egin zituen 19.

PATROIRIK BETERANOENA

Santiago Lopez. Santiago Lopez da patroirik beteranoena. 1959an jaio zen; 52 urte dauzka. Hurrengoa beste patroi historiko bat da: Juan Carlos Fontan. 51 urte beteko ditu azaroan, eta San Pedron ariko da, iaz bezala

PATROIRIK GAZTEENA

Mikel Garcia. Patroirik gazteena Camargon dago. Mikel Garciak 20 urte beteko ditu azaroaren 12an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.