Pilota

Sanmateoetan: gazteak, eta etxekoak

Urrutikoetxea, Cecilio eta Untoria dira Logroñoko torneoko berritasunak. Irujok eta Olaizola II.ak ez dute elkarrekin jokatuko

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko irailaren 10a
12:39
Entzun

Logroñoko sanmateoetako pilota feria, udako azkena, hilaren 21ean hasi eta 29ra arte luzatuko da. Ohiko denez, binakako torneoak osatuko du bizkarrezurra, eta bikoteak osatzean Aspek eta Asegarcek gazteen, eta Errioxako pilotarien aldeko apustua egin dute. Sei bikoteek ligaxka sistema baten bidez jokatuko dute, bi multzotan banatuta.


A multzoko bikoteak: Olaizola II.a-Untoria, Martinez de Irujo-Cecilio eta Xala-Barriola.

B multzoko kideak: Urrutikoetxea-Albisu, Bengoetxea VI.a-Merino II.a eta Titin III.a-Beroiz.

Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala, 29an. Jaialdi guztiak Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko dira.

Bestalde, azken egunetan indarra hartzen ari zen zurrumurrua ez da gorpuztu. Olaizola II.a eta Irujok Logroñon elkarrekin jokatuko zutela zabaldu zen, bikote eginez, baina enpresek ez dute halakorik erabaki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.