Igandean lehiatu ziren Olinpiar Jokoetan Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra eta Ander Elosegi piraguista irundarra, eta bi kirolariak izan ziren 6. uztaia-ren bigarren saioko protagonistetako batzuk. Biak elkarrizketatu ditu BERRIAk.
Zazpiko errugbia eta golfa aspaldiko partez izango dira ikusgai Olinpiar Jokoetan. Bi kirolen historiari eta ibilbide olinpiarrari buruzko erreportajea ere ikusgai izango da saioan. Horrez gain, Imanol Magro Eizmendi kazetaria Maracana estadioko inaugurazio ekitaldian izan da, eta bertako bizipenak jaso ditu bideoan.