Santoñak ehuneneko bategatik irabazi dio Trintxerperi Colindresen

Deustua laugarren izan da KAE 2 ligako estropadan, eta puntu bat soilik ateratzen die pasaitarrei

Aitor Manterola Garate.
2009ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Zirraragarria dago KAE 2 liga, eta halakoa izan zen atzoko estropada ere. Santoñak irabazi zuen Colindresen, Trintxerperi ehuneneko hutsa aterata. Getxo izan zen hirugarren, eta Deustua laugarren, hamar segundoko zigorra jarri ziotelako ligako liderrari. Sailkapen nagusian ere oso txikia da Deustuaren aldea: puntu bakarra kentzen dio Trintxerperi. Bi estropada falta dira liga bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.