Santos, Kluben Arteko Munduko Kopako finalera
FUTBOLA. Santosek 1-3 irabazi zion atzo Kashiwa Reysoli Yokohaman (Japonia), Kluben Arteko Munduko Kopako lehen finalerdian. Neymarrek, Borgesek eta Danilok sartu zituzten brasildarren golak, eta Sakaik japoniarrena. Santosek Al Sadd edo Bartzelona izango du aurkari finalean igandean. Qatartarrek eta kataluniarrek gaur jokatuko dute bigarren finalerdia (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu