Pilota

Saralegik hatza hautsi du

Ezker eskuko hatz luzeko punta pitzatu du, eta atzeratu egingo du Irujoren aurkako lau t'erdiko partida.

Saralegi, makurtuta. A.C. / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko azaroaren 3a
14:03
Entzun

Medikuarenera joan da Ekaitz Saralegi, eta erradiografiek argitu dute diagnostikoa. Medikuak bi astez pilota ukitu gabe egoteko agindu dio; beraz, Irujoren aurkako lau t'erdiko ligaxkako partida atzeratuko du. Araudiak atzerapen hori ahalbidetzen du; beraz, azaroaren 16ko asteburuan jokatuko da, ziur asko, Donostian.

Saralegik atzo hautsi zuen hatza, Xalaren aurkako partidako azken txanpan. Bi aste barru jokatzeko, babesen bat jarri beharko du hautsiriko hatzean. Saralegik gutxienez hemezortzi tanto egin behar dizkio Irujori finalerdietan sartzeko. Aurkariak, berriz, garaipena behar du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.