Saralegik hilabete eta erdi barru bueltatu nahi du

2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
ESKU-HUSKA. Ongi joan da joan den astean Ekaitz Saralegiri belaunean egindako ebakuntza, eta hilabete eta erdi barru frontoietara bueltatzea espero du Asegarceko aurrelariak. «Medikuek esan didate, dena ongi badoa, hilabete eta erdi barru berriro kantxetara bueltatuko naizela», adierazi du aurrelari amezketarrak. Hanturaren kontrakoak hartzen ari da; astebete barru kenduko dizkiote grapak, eta orduan hasiko da erreabilitazio prozesuarekin. Zuen mina «jasangaitza» zela aitortu du Saralegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.