Aimar Olaizolak zazpigarrenez jokatuko du lau t'erdiko txapelketako finala, gaur arratsaldean Ekaitz Saralegiri 22-18 irabazi ondoren. Partida estu eta polita izan da. Saralegik iazko txapeldunak baino hobeto jokatu du, eta maisu aritu da tantoa bukatzen. Ausardia eta trebeziaren arteko konbinazioari esker, aurretik iritsi da azken txanpara, 16-18, baina irabazleak jarraian egin ditu azken sei tantoak. 18nako tantoa erabakigarria izan da, Saralegik boleaz huts egin du, baina pasatzen utzi izan balu, Olaizolaren pilotakadak lau t'erdiko marra igaroko zuen.
Atzerapenik ezean, finala bihar zortzi jokatuko da, Gasteizen. Bigarren finalerdia gaur jokatuko dute Martinez de Irujok eta Bengoetxea VI.ak.
Olaizola II.a 22
Saralegi 16
Iraupena. 67.40.
Pilotakadak. 366.
Saketik. Olaizola II.ak 3; Saralegik 2 eta falta bat.
Markagailua. 0-4, 1-4, 1-5, 5-5, 5-10, 10-10, 10-12, 11-12, 11-13, 13-13, 15-13, 15-15, 16-15, 16-16, 16-18, 18-18 eta 22-18.
Bestelakoak. Ikusle asko Iruñeko Labrit pilotalekuan, 900dik gora. Zaratatsuenak, Amezketatik joanikoak. Apustuak 100-20ri irten dira Olaizolaren alde.