FUTBOLA

Sari urria Eibarrek, zigorra Athleticek

Armaginek bana berdindu dute Valentziarekin, eta 2-1 galdu dute zuri-gorriek Madrilen.

Hiru puntuak merezi izan ditu Eibarrek, baina bakarrarekin konformatu behar izan du. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2015eko abenduaren 14a
07:12
Entzun

Gehiago merezi izan dute Eibarrek nahiz Athleticek Espainiako Ligako 15. jardunaldian. Eibar Valentzia baino dezente hobeto aritu da Ipuruan jokatutako partidan, baina azken minutuetan egin dio ihes garaipenak. Armaginek estu hartu dute Valentzia lehen zatian, eta atsedenaldirako segundu gutxiren faltan jarri dira aurretik, Enrichek 44. minutuan area txikitik gola eginda.

Partida erabakita uzteko aukera izan dute etxekoek bigarren zatian; 63. minutuan, aldeko penaltia lortu eta Orban Valentziako atzelaria egotzi du epaileak. Jaumek, ordea, Saul Berjonen jaurtiketa gelditu du. 85. minutuan, berriz, Valentziak markagailua berdindud du, Juncak bere atean baloia sareratuta. 92. minutuan, berriz, hamar jokalarirekin geratu da Eibar ere, Ramis kanporatu ostean.

Bestalde, partida zaila zuen Athleticek, Atletico Madrilen zelaian jokatuta. Zuri-gorriek, oraingoan beltzez jantzita, partida sendoa egin dute, baina baita barkatu ere, ondoren garesti ordainduz.

Markagailuan aurreratu egin dira bizkaitarrak 27. minutuan, korner batean; Griezmannek baloia buruz bigarren zutoinera atzeratu du, eta hor zen Laporte, baloia sarera bultzatzeko. Lehen zatiko azken jokaldian, ordea, Atleticok Saulen bidez egin du berdinketaren gola, beste korner batean. Bigarrenean, berriz, Griezmann agertu da etxekoentzat hiru puntuak lortzeko; baloia Athleticen area parean zela, frantziarrak gogor jaurti eta zutoinaren ondo-ondotik sartu du.

21na puntu dituzte Ahleticek eta Eibarrek, eta 9. eta 10. postuan daude sailkapenean, hurrenez hurren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.