Sarreren prezioa kritikatu du Manchester Unitedek
EUROPAKO LIGA. Manchester United haserre dago Athleticek Europako Ligako itzuliko partidarako jarritako sarreren prezioekin. Martxoaren 15eko 1.715 sarrera dagozkie ingelesei, baina Athleticek 90 euro inguruan jarri nahi ditu sarrera horiek. Manchester Unitedek, berriz, 42 euro inguruan saltzeko asmoa dauka martxoaren 8rako sarrerak. UEFAri kexa aurkeztuko diete ingelesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu